HASIERA | ZERBITZUAK
ZERBITZUAK
01
ORIENTAZIOA BEHAR DUZU?
Profesionalki garatzeko behar dituzun gaitasunak ezagutuko dituzu.
- Zure profil profesionala garatzen dugu, zure trebetasun, ezagutza eta esperientzia pertsonal eta profesionalen bidez.
- Zure konpetentzien argazki bat eskaintzen dizugu, eta plan bat diseinatuko dugu zure helburu profesionala lortzeko.
Horretarako, SODI* metodologia kontrastatua baliatzen dugu abiapuntu gisa, zeina proba objektiboek eta banakako elkarrizketek osatzen baitute —erabat konfidentzialak guztiak ere—.
*Arabako Ganberako metodologia propioa
ZURE KARRERA BIDERATZEN LAGUNDUKO DIZUGU
Eska ezazu azterlan osatua zure lan gaitasunak identifikatzeko.
02
PRESTAKUNTZA BEHAR DUZU?
Marketinari eta merkataritza-arloari buruzko prestakuntzarik berritzaileena emango dizugu.
% 100eko dirulaguntza.
- Teknika eta tresna berritzaileak.
- Merkataritza-jarduera digitalizatzea.
- Ekintzailetzari buruzko prestakuntza. Zure negozioa eraikitzeko eta kudeatzeko tresnak.
- Mugikortasuneko prestakuntza. Atzerrian profesionalki garatu ahal izateko beharrezko ekintzak.
Kontsultatu beste herrialde batzuetan praktikak egiteko aukera.
03
COACHINGA BEHAR DUZU?
Tresnarik ahaltsuena, zure helburuak CCISAk egiaztaturiko profesional baten bidez argitzeko.
Coachinga profesional batekin lankidetzan aritzeko prozesu bat da, zure helburuak argitzen lagunduko dizu. Horretarako, zure baliabide profesionalak identifikatu, aukerak aztertu eta ekintza-plan bat bideratuko dizute.
Prozesu horrek lau saio inguru irauten du (indibidualak), bakoitza ordubetekoa. GROW metodoa erabiltzen dugu.
ERRONKEI AURRE EGITEKO PRESTATUKO ZAITUGU
Gure profesionalek zure lanbidean hobeto konpontzeko aholkularitza emango dizute.
04
LAN EGIN BEHAR DUZU?
Enpresekin dugun kontaktu sare zabala eta gertutasuna zure esku jarriko dugu.
Zuzenean konektatuko zaitugu enpresarekin:
- Lan mundura gerturatuko zaitugu enpresetara bisitak egin eta elkarrizketak adostuz.
- Elkarrizketarako prestatuko zaitugu eta hainbat postutan aurkeztuko zaitugu.
- Gure hautagaien datu-basean sartuko zara, eta harremanetan jarriko zaitugu gure enpresetako lan-poltsarekin.
LANA AURKITZEN LAGUNDUKO DIZUGU
Egin bat gure lan-poltsarekin, Arabako enpresa guztiekin harremanetan jartzeko.
Aholkularitza nahi duzu?
Bete inprimakia eta gure adituak lehenbailehen jarriko dira zurekin harremanetan.


