Ikastaroa:
«Edukiak adimen artifizialarekin sortzea»
Data: 2024ko irailaren 23tik 27ra
Ordutegia: 09:30 – 14:30
Orduak guztira: 25 ordu
Hartzaileak:
Enplegu bila modu aktiboan diharduten langabeak eta ekintzaileak, bai eta adimen artifizialak bultzatutako eduki-estrategiak sortzen, inplementatzen eta optimizatzen ikasi nahi duten profesional guztiak ere.
Helburuak:
Adimen artifizialak edukiak sortzeko eskaintzen dituen aukerak transmititzea, eta, bide horretan, eskura dauden teknologia-motak ulertzea eta bezeroaren erosketa-zikloaren faseetan aplikatzea.
Ikastaro honetan, ikasleak alderdi hauek ikasiko ditu:
- Adimen artifizialarekin loturiko teknologia-motak ulertzea, eta edukia sortzeko nola erabil daitezkeen ikustea.
- Adimen artifizialaren bidez edukia sortzeko tresnen aukerak, indarguneak eta ahuleziak identifikatzea, eta eduki erakargarria sortzeko baliatzea.
- Adimen artifizialaren bidez, testu-, irudi- eta bideo-edukiak eraginkortasunez sortzeko prozesua kudeatzea eta optimizatzea.
¿Quieres saber más sobre este curso EUS?
Bete formulario hau, eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.


