HASIERA    |    ZER DA?

ARABAKO MERKATARITZA ESKOLA

PROIEKTU BERRITZAILEA

GURE JATORRIA

Arabako Merkataritza Eskola Arabako enpresen premiak entzunda sortu zen, enpresa horien produktuak estatuko merkatuan zein internazionalean modu profesionalean jartzeko.

Arabako Ganberak gidatzen du, Araban enpresa prestakuntzan esperientzia gehien daukan entitatea, eta Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, lanbidek, Eusko Jaurlaritzak eta “obra social la Caixak” babesten dute.

GURE JARDUNA BERMATZEN DUTE

Azken 25 urteetan Ganberan mota guztietako 3.500 prestakuntza jarduera baino gehiago garatu dira (hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, master programak, etab.).

Gure prestakuntza-zentrotik 30.000 pertsona baino gehiago igaro dira 25 urte hauetan; profesionalki garatzen lagundu diegu, haien enpresak hobetzen, eta alor berri ugaritan inspiratu ditugu.

  • Merkatuko profesional onenak ezagutu eta haiekin egiten dugu lan.
  • Oso gertu gaude enpresen egungo beharretatik, eta Arabako enpresa guztiak ditugu Ganberako bazkide.
  • Kontaktuak, sarea eta egitura prest ditugu merkatuen etorkizuneko bilakaerari, joerei eta eskakizunei aurrea hartzeko.

Aholkularitza nahi duzu?

Bete inprimakia eta gure adituak lehenbailehen jarriko dira zurekin harremanetan.

    Zein da zure egungo lan egoera?*